7-Arazoak saihesteko aholkuak sare sozialetan

 

Emengo hauek, sare sozialetan arazoak saihesteko aholkuak dira:


Ez da derrigorrezkoa zure inguruko guztia esatea: Interesen, harreman pertsonalen, bizilekuaren, azterketen eta bestelako informazio ematea arriskutxua da. Ez da beharrezkoa gure profila konfiguratzerakoan aukera guztiak betetzea. Informazio gutxi jartzea  edo ez betetzea aukerakoa da.

Kontuz gehitzen denarekin: Ezezagunen adiskidetasunerako eskaerak maiz heltzen zaizkigu. Zenbait kasutan botak dira, iruzurgileak edota ezagutzen ez dugun beste pertsonaren bat. Kontuz ibili behar dugu norbaiti eskaera onartzean ez badugu ezagutzen eta elkar ezagututako lagunik ez badugu aurkitu. 

Itxi saioa beti. Jende gehiagok erabil dezakeen ordenagailu batean zerbait egin baduzu, saioa beti amaitu beharko zenuke. Ordenagailua zu eta gero erabiliko duen pertsona nor izango den ezin duzu antzeman.

Kokapenarekin kontuz ibili. Ia app guztiek kokapen funtzioa dute. Zenbait kasutan, agian ez da zuretzeko interesgarria izango etxetik ehunka kilometrora zaudela sarean zabaltzea.

Pasahitza bat ez da inoiz seguruegia. Pasahitzak ez errepikatzea eta segurtasun-galderari erantzuterakoan zailtasuna aurkitzea ezinbestekoa da. Pasahitzak kale egitekotan, arriskua oso handia da. Gauza garrantzitsuetarako, hala nola, finantza-zerbitzuak, bi urratseko baieztapen aukera oso seguru bat da.

Mesfidatu
Online sare sozialetan, Interneteko beste toki askotan bezala, oso erraza da beste pertsona bat zarela itxurak egitea. Kontuz ibili eta  ez sinistu jende guztiak  beti egia esaten duenik.


Kontuz zure egoera eguneratzean
Etxean ez zaudela kontatzen baduzu, lapurrentzat arrastoak uzten zaude. Pista handiak eman ahal dizkiozu edozeini.


Comentarios

Entradas populares de este blog

4-Gadgetak gehitzen